Proiektuak
Nork agintzen du hemen?
La Fundación Felipe González y Debate editan un libro prologado por Felipe González en el que doce expertos reflexionan sobre la crisis que viven los modelos de gobernanza de las sociedades occidentales

2016ko martxoan, Felipe González-ek Centro Iberoamericanok (CIBA) (Iberoamerikar Zentroak) proposatuta, São Pauloko Unibertsitateko José Bonifacio Katedra programa akademikoaren titularra izan zen. Elkarrizketa, aurkezpen eta agirien prestakuntzak antolatzen dituen programa akademiko honen helburua da “Iberoamerikako harremanak” sendotzea, kultura, ekonomia eta politika arloko pertsona ospetsuek lagunduta eta haren garaian Nélida Piñón, Ricardo Lagos edo Enrique Iglesias izan ditu zuzendariak.
Esparru honetan Felipe González Fundazioak eta Debatek ¿Quién manda aquí? (Nork agintzen du hemen?) argitaratu dute. Liburu bat non katedra oinarritzen den lau “bloke”ei buruzko hamabi adituen zenbait entsegu biltzen diren: gobernuaren eraginkortasuna, erakunde ordezkatzaileen parlamentuen krisia, botere judizial eta Estatuko beste botereen arteko lehiak eta gobernu demokratikoei sortzen globalizazio prozesutik ondorioz sortzen zaizkien arazoak.
Mendebaldeko gizarteen gobernantza eredua krisian dago. Bertakoek Ordezkaritzako demokraziak mantentzen zituzten euskarriak zalantzan jartzen ari dira gero eta gehiago. Hautesle askok politikariek ez dutela haien lehentasunak kontutan hartzen uste dute eta horren ondorioz alternativa berriak sortzen ari dira herritarron beharrak bideratzeko. Aldi berean gobernuak haien politikak Aurrera eramateko orduan gero eta oztopo eta murrizketa gehiago izateaz kexatzen dira; eta botere-banaketaren sortze-oinarriak, gehiengo osoko gobernuak kontu-emate demokratikoa gainbeheratzen dira.
Liburu hau, zeinen azpititulua La crisis global de la democracia representativa (Ordezkaritzako demokraziaren krisi globala) den arazo hauek argitzen laguntzen eta aukerak ere proposatzen saiatzen da oinarrizkoak diren lau gaietan: zergatik gaur uste dugu gobernuak eraginik gabekoak direla?, zergatik kostatzen zaie parlamentuei haien paper ordezkaria betetzea?, nola uler daiteke botere ezberdinen arteko lehia?, eta nola neurtu globalizazioaren eragina ordezkaritzako demokraziaren bideragarritasuna gobernu bezala?
Liburu honen artikuluen idazleak Felipe González, José Fernández-Albertos, Gerson Damiani, Víctor Lapuente Giné, Ignacio Molina, Roberto Gargarella, Rafael Jiménez Asensio, Berta Barbet, Juan Rodríguez Teruel, Kelly Komatsu Agyopan, Alberto Penadés eta Wagner Pinheiro Pereira dira.
¿Quién manda aquí? La crisis global de la democracia representativa (Nork agintzen du hemen? Ordezkaritzako demokraziaren krisi globala), Martxoak 28an Madrilen eta Bertelsmann-Gunean hain zuzen ere, aurkeztu egin zen ekitaldi publiko batean haren hainbat idazlerekin batera.